Ursalton, 40 urte baino gehiago daramatzagu tonaje handiko industria-piezak trepanatzeko zerbitzua eskaintzen. Gure esperientziari eta berrikuntzarekiko etengabeko interesari esker, zerbitzu aparta eskaintzeko aukera dugu. Trepanatze bereziko zerbitzu bat dugu; horren bidez, 720 Ø-ra bitarteko tamainetara iristen gara, eta materialaren gehieneko galera 40 mm da.
Horri esker, piezaren barruko nukleoa ia bere horretan entregatu diezaiekegu bezeroei. Era horretan, nabarmen murrizten dira produkzio-kostuak, material hori etorkizuneko sorkuntza edo piezetarako balia baitaiteke.
Gure tresnak bezero bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzen ditugu, eta egoera bakoitzerako soluziorik onena bilatzen dugu beti. Era horretan, entregatzeko epeak ia % 50ean murrizten dira ohiko trepanatze-prozesuekin alderatuta.
Aholkularitza teknikoa behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta zure premiarako soluziorik onena bilatuko dugu.
ISO 9001:2015 ziurtagiria dugu.
Tamaina handiko piezak trepanatzeko baliabiderik onenak ditugu, baita esperientzia handia ere hainbat industria-sektoretan.