Tamaina handiko pieza metalikoen trepanatzea Gipuzkoan

943 462 059
Deitu iezaguzu

Petrolio-sektorerako, sektore eolikorako, ontzigintza-sektoreko prentsa edo potentzia-transmisioetarako, zementu-enpresetarako edo altzairu-enpresetarako pieza metalikoen trepanatzea eta birzulaketa

SEKTOREAK

Tamaina handiko industria-piezen trepanatzean eta arbastatzean eskaintzen dugun espezializazio eta berrikuntzari esker, sektore mota orotara egokitu gaitezke, gure bezeroak pozik gera daitezen. Askotariko sektoreetan egiten ditugu zerbitzuak. Haien artean, honako hauek azpimarra daitezke: petrolio-sektorea, sektore eolikoa, ontzigintza-sektorerako prentsa edo potentzia-transmisioak, zementu-enpresak eta altzairu-enpresak. Petrolio-sektorean eta ontzigintza-sektorean, oso tamaina handiko piezekin lan egiten dute, eta, zenbaitetan, trepanatzeko edo arbastatzeko prozesuek nabarmen murrizten dituzte pieza industria-mekanizazioko kateko ondorengo tratamendurako prestatzeko denborak.

Egokitu egiten gara, eta zure sektorerako soluziorik onena bilatzen dugu.

Petrolio-sektorerako, sektore eolikorako, ontzigintza-sektoreko prentsa edo potentzia-transmisioetarako, zementu-enpresetarako edo altzairu-enpresetarako pieza metalikoen trepanatzea eta birzulaketa
Petrolio-sektorerako, sektore eolikorako, ontzigintza-sektoreko prentsa edo potentzia-transmisioetarako, zementu-enpresetarako edo altzairu-enpresetarako pieza metalikoen trepanatzea eta birzulaketa

Ursalton, neurri handian errazten ditugu prozesu horiek. Izan ere, 720 mm-ra bitarteko diametroak edo handiagoak lortzeaz gain, pieza trepanatu ondoren bezeroari itzultzen diogu soberako nukleoa. Faktore bereizgarria da, arestian aipatu ditugun sektoreetan piezaren barruko nukleoak tamaina eta itzulera ekonomiko handia izan baitezake. Era horretan, bezeroak produkzio-kostuen murrizketa handia lortzen du, soberako materiala beste pieza guztiz berri bat fabrikatzeko erabil baitezake.

Aurrezpena kostuetan, nukleoan eta zorroetan

Trepanatze bereziak kostuetan, nukleoan eta zorroetan aurreztuta

Ardatzen arbastatzeak trepanatze bidez

Ardatzen arbastatzeak trepanatze bidez, soberako materiala berreskuratuz eta, era horretan, kostuak murriztuz